@ekintaekin @txerren @desertorea @arkkuso @zernonikusi Ulertzen dut zuen helburua, mainstream inbaditzea dela, eta aizue… animo!! Dabid eta biok jada #fedibertso-ko ezagun zaharrak gara, eta aldiz, beste ikuspuntu bat dugu, “mainstream” edo “datujale diren enpresa” handien inguruan. Baina ulertzen dut zuen puntua. Gauza da oraintxe bertan euskal fedibertsoak badituela hainbat eta hainbat baliabide (orain dela urte pare bat ez zituenak) eta uste dut oso erabilgarriak izan daitezkeela, bereziki euskal kultura sustatzeko.
- Den-denak euskaraz aurki daitezke (mastodon, pleroma, peertube, lemmy, paperjale…) eta euskaraz egindako harremanak dira ia 100%. @elegose irakurle taldea ekimen polita da, adibidez!
- Arnasguneak direla esango nuke, txikiak baina arnasguneak, eta horrelako gauza bereizgarriak behar ditugula uste dut euskara sustatzeko. Elon Musken plan estrategikoan ez dut uste euskara ere agertuko denik, adibidez.
- Burujabetza bera, euskal herrian dute askok, eta moderazioa, harremanak etab. askoz ere errazagoak dira.
- Gertutasun honek, euskal fedibertsoaren partaideak batzeko aukera eman digu topaketak ere eginez: https://fedibertsoa.eus/ , eta durangoko azokan ere ikusi ohi gara. Elkar ezagutzeak baditu abantailak herri txiki honetan!
Niri pena handia ematen dit zuek bezalako eduki sortzaileak, zuen lana mainstream enpresen eskuetan uzteak, baina berriro diot, ulertzen dut erabakia eta zuek egindako hausnarketa! ;) Uste dudana da, denon aldetik bultzadatxo bat emanda euskal #fedibertsoak eragin handia izan dezakeela arnasgune bezala, eta baita euskal kulturaren sustatzaile bezala.