Bobinas P4G
  • Login
  • Public

    • Public
    • Groups
    • Popular
    • People

Conversation

Notices

  1. Osoitz (osoitz@mastodon.social)'s status on Tuesday, 27-Mar-2018 10:52:25 UTC Osoitz Osoitz

    @bonber Hmmm. Diru publikoa jasotzen badute ere ez dakit norainoko erantzukizuna eskatu ahal zaion festibalari. Rock musikan emakume gutxi daude hasieratik, edozein herriko esnaio geletatik pasatzea besterik ez dago hau egiaztatzeko.

    In conversation Tuesday, 27-Mar-2018 10:52:25 UTC from mastodon.social permalink
    • Kontu aldaketa/Cambio cuenta (izaro@mastodon.social)'s status on Tuesday, 27-Mar-2018 11:13:50 UTC Kontu aldaketa/Cambio cuenta Kontu aldaketa/Cambio cuenta
      in reply to

      @osoitz @bonber
      Beno, ba behintzat emakume taldeak sustatzekoa bai, nik uste!
      Beste urte batzuetan emakumerik ez dela egon jakinda, ondo legoke esfortzutxo bat eskatzea ez?
      Errealitatea badakigu nolakoa den, baina aldatu nahi ezkero lan egin beharko da, bestela berdin jarraituko du!

      In conversation Tuesday, 27-Mar-2018 11:13:50 UTC permalink
    • Osoitz (osoitz@mastodon.social)'s status on Tuesday, 27-Mar-2018 11:54:19 UTC Osoitz Osoitz
      in reply to

      @izaro
      @bonber
      Agian badago kuota batekin zuzendu daitekeen injustizia bat, baina hori horrela den jakiteko diru publikoarekin sustatutako arte eszenikoak orokorrean begiratu beharko lirateke, eta ez isolatutako estilo bakar bat, Rock musika gustuko izatea Testosterona mailarekin erlazioa baitu[1], beste espresio artistiko batzuetan emakume gehiago ikusten dira.
      [1] https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0191886917306980

      In conversation Tuesday, 27-Mar-2018 11:54:19 UTC permalink
    • Kontu aldaketa/Cambio cuenta (izaro@mastodon.social)'s status on Tuesday, 27-Mar-2018 12:24:49 UTC Kontu aldaketa/Cambio cuenta Kontu aldaketa/Cambio cuenta
      in reply to

      @osoitz @bonber
      Kuota batekin zuzentzeko aukera balego!! :D
      Ez dakit, nik uste badaudela hainbat eta hainbat adibide emakumeek jasan behar dituzten oztopo eta zapalketenak.
      Beste aldetik, diru publikoarekin ez bakarrik arte eszenikoak, hezkuntzan, enpresei emandako diru laguntzetan, kirolea, etab. begiratu beharko litzateke. Musika jaialdiarena diskriminazio horren beste adibidea da bakarrik.

      In conversation Tuesday, 27-Mar-2018 12:24:49 UTC permalink
    • Osoitz (osoitz@mastodon.social)'s status on Tuesday, 27-Mar-2018 13:20:30 UTC Osoitz Osoitz
      in reply to

      @izaro @bonber
      Bai, hori ukaezina da, eta Azkenan inoiz emakume bakar bat egon ez bada susmagarria oso. Hala ere, Rocka adibide txarra iruditzen zait adierazpen artistiko oso maskulinoa delako. Zergatik hain emakume gutxi? Taldeetan diskriminazioa dago ala gustu kontua da? Ezagutzen dut neska talde bat desegin zena, denak neskak izate hutsagatik besteei baino kasu gehiago egiten zitzaiela sentitzen zutelako, 'neska taldea' kontzeptua bera, bereizketa egitea, matxista zela ondorioztatuz.

      In conversation Tuesday, 27-Mar-2018 13:20:30 UTC permalink

Feeds

  • Activity Streams
  • RSS 2.0
  • Atom
  • Help
  • About
  • FAQ
  • Privacy
  • Source
  • Version
  • Contact

Bobinas P4G is a social network. It runs on GNU social, version 2.0.1-beta0, available under the GNU Affero General Public License.

Creative Commons Attribution 3.0 All Bobinas P4G content and data are available under the Creative Commons Attribution 3.0 license.