Nahi beste mende pasa daitezke, baina bizitza definitzen duten gaiak unibertsalak dira, bai literaturan, zein etikan ere. Ingurukoekin ditugun harremanak aldatzeko gaitasuna izan dugula pentsatzearekin konformatzen gara, baina... uste bezainbeste aldatu dira?
1813koa da, baina gaurkoa dirudi. Hori ei da literatura unibertsala 🤓
Hasierak goiko galderaren aurrean jartzen gaitu:
«Egia unibertsalki onartua da fortuna handiaren jabe den gizon ezkongai batek emaztearen premia eduki behar duela.»